Herbereetako Hard Voor Weining taldea, igandean Andoaingo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 4a, 14:54

Herbereetako Hard Voor Weining taldeak lau kontzertu eskainiko ditu asteburu honetan Euskal Herrian.Tartean, Andoaingo gaztetxean. Antolatzaileen arabera, "2007an La Hayako gune libertario eta Skuat mugimenduaren inguruan sorturiko hiruko taldeak, anarkopunk erako musika jorratzen du, hardcore azkarreko zertzeladez bustia eta hitzetan gai politikoak jorratuz. DIY (zuk zeuk egin) filosofiaren jarraitzaileak, lehen disko luzea aurkeztuko dute Euskal Herrian, taldearen izen berea daraman 10 kantuz osaturiko lana. Igandean, Andoaingo gaztetxean izanen dira Donostiako
Plan B taldearekin batera".

ANDOAIN: IGANDEA, 20:00 Gaztetxea + Plan B
Info zabalgoa:
http://www.myspace.com/hardvoorweinig
http://www.myspace.com/bplanb

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!