Zizurkilgo jaiak Elbarrenan, egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 3a, 20:21

Egunez egunekoa, Agenda atalean

Egitarau osoa eta jaietako hainbat ohar, jarraian:

Irailak 9, asteazkena
10:00 Xiba: Haurrentzako herri kirolak Joxe Arregi plazan.
11:30 Meza nagusia. Ondoren, buruhandiak.
19:00 Zizurkilgo II. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.
20:30 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Atxulondo Kultur Etxetik, Latzakarrapauta blusaren eskutik. Ondoren: Kalejira Trikitixaz alaiturik.
21:30 Herri afaria Joxe Arregi plazan.
00:30 “Bizardunak”, kontzertua.
03:00 Karaokea.

Irailak 10, osteguna
13:00 Jubilatuen jokoak: toka eta igela.
14:00 Jubilatuen bazkaria Atxulondo jatetxean.
17:00 Pirritx eta Porrotx. Ondoren, txokolatada eta buruhandiak.
20:00 Kantu kale. Herritarrek herria euskal kantuz alaituko dute. Barrikotea.
23:00 Laket berbena taldea.

Irailak 11, ostirala
10:00-13:00 Baserriko produktuen merkatua Joxe Arregi plazan.
11:00 Erromeria Jon Mari eta Xabier trikitilarien eskutik.
14:00 Gazte bazkaria Joxe Arregi plazan. Ondoren: Gazte jokoak.
18:30 Manifestazioa Zizurkilgo gazteek antolatuta “Gazte borrokaz AHT gelditu” lemapean. Ondoren: Poteoa, “Zozongo” batukada.
19:00 “Breaker” dantzarien erakustaldia Aurrera plazan. Ondoren, buruhandiak.
23:00 Kontzertuak: Ze esatek, Esne Beltza, La Pegatina.

Irailak 12, larunbata
10:00-13:00 Guraso eta haurrentzat Jokolandia, Joxe Arregi plazan. Ondoren, buruhandiak.
13:00 Loreontzien erakusketa eta lehiaketa.
14:30 Herri bazkaria.
17:30 Blusen arteko pentatloia. Koadrilek bost jokotan parte hartuko dute. Jokoetako bat asto karrera izango da.
19:00 Asto karrera, mozorro gaua: gai librea. Gaupasa.
00:00 “Trakets” berbena taldea goizaldera arte.
06:00 Gosaria Joxe Arregi plazan.
07:30 Diana trikitixarekin.

Irailak 13 igandea
10:30 Sardinak eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik plazan.
13:00 Herri kirolak Joxe Arregi plazan.
Aizkolariak: Joseba Otaegi eta Jon Rekondo. Telleria anaiak.
16:00 I. Joxe Arregi mus txapelketa Aurrera plazan.
17:00 “Torcidos” akrobazia ikuskizuna “Estropicio” taldearen eskutik. Jarraian zirko tailerra umeentzat.
19:00 Herritarrek Lantzeko zortzikoa dantzatu eta Melokotoiari agurra egingo zaio.
20:00 “Ostikalariak” bertso, musika eta antzerki ikuskizuna.

OHARRAK 

Herri-afarirako txartelak salgai
Herritarren biltoki nagusietako bat, jaietan herri-afaria izan ohi da. Aurten, Pasus jatetxeak emango du. Bertan egongo dira txartelak salgai, 22 euroren truke. Sarrerak eskuratzeko azken eguna, datorren igandea, irailaren 6a izango da.

Krossa, bikoteka berriz ere
Iaz txertatutako aldaketak izan zuen harrera ikusita, estreinako esperientzia errepikatzea erabaki dute festa batzordeko kideek. II. Kross mistoa antolatu dute, jaietako lehen egunerako. Hitzordua, irailaren 9an finkatu dute, 19:00etan. Izen-ematea proba hasi baino zertxobait lehenago zabalduko da.

Etxekoen dantza saioa
Azken asteotan, Atxulondo Kultur Etxea asteazkenero herritarren dantzalekuan bihurtu da. Helburu argia zuten bertan bildutako zizurkildarrek. Jaietan, euskal dantzei lotutako emanaldia eskaintzea. Emaitza, festen amaierarako gorde dute; hilaren 13an, 19:00etatik aurrera.
 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!