Arkupeko txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 3a, 19:34

Badator Sanmiel jaietan urtero ospatu izan ohi den Arkupeko txapelketa. Aurten ere, hiru maila desberdinetako pilotariak lehiatuko dira, buruz-buru. 2000-2001 urte artean jaiotakoak, benjaminak alegia; 1998-1999 urte artekoak, alebinak eta azkenik, 1996-1997 artean jaiotakoak, infantil mailakoak. Txapelketan parte hartzeko Lekaiora gerturatu behar da, edota 943 008 033 telefono zenbakira deitu. Izena emateko azken eguna hilaren 11 izango da.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!