Basket ganbara taldea, deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 3a, 19:33

Taldeko eragileek saskibaloia gogoko duten gazte guztiei Ganbara taldean sartzeko gonbidea luzatu nahi diete, lerro hauen bidez. Ekimena kadete (1994-1995) eta infantil (1996-1997) mailakoentzat zuzenduta dago. Irailaren bian Allurralde kiroldegian ekin zieten entrenamenduei.
Aurrerantzean, Ganbara Basket taldeko lehendakari Xabier Olasagirre izango da. Alboan izango ditu Angel Gozalo, Oskar Izagirre, David Mendez eta Urko Otaño.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!