Uztailaren 19an Huescako Hechon egiten den Boca del Infierno lasterketaren irabazleak izan ziren, gizonezkoen eta emakumeen kategorian hurrenez-hurren.
Uztailaren 26an Premanan (Italiar alpeetako herritxo batean) munduko kopako mendi lasterketa batean parte hartu zuten. Jokinek 11. amaitu zuen, eta Ainhoak 10. postuan.
Abuztuaren 2an Frantzia eta Italia arteko mugan egiten den Chaberton maratoian izan ziren. Hasi eta 20 minutura ekaitz handia sartu zuen eta elurra hasi zuen, bat-batean 0 azpiko tenperaturara paseaz. Ondorioz, Ainhoak 13. kilometroan lasterketa utzi zuen. Jokinek aurrera jarraitu eta 20. kilometro inguruan lasterketa bukatutzat eman zutenez garaipena lortu zuen. Aizkorriko 1. eta 2. postuak lortu zituzten korrikalariak gailenduz. Euskaldun batek munduko kopako lasterketa bat irabazten zuen lehenengo aldia izan zen.
Abuztuaren 9an Bizkaiko Sodupen, Eretzako igoera irabazi izan zuen Ainhoak.
Jokinek bi hilabete badaramatza ere hankako minez, asteburuan Eskozian, Ben Nevis frogan parte hartuko du, eta ziurrenik urrian Malasian. Momentu honetan 4. postuan aurkitzen da sailkapen orokorrean. Ainhoa 7. postuan dago eta Sanmieletan munduko Koparako puntuagarri den Sabiñanigoko Puyada de Oturia frogan parte hartuko du. Zorionak biei!