Pasa zen igandean, abuztuak 30, Urnietako XI. Usakume Tiro Txapelketa egin zen Miraballes (Milluts) baserriaren ondoko zelaian. Eguraldi bikainarekin eta Laxaro Oiarbidek zuzendutako primerako antolakuntzarekin herri ezberdinetatik etorritako 157 partaide izan zituen. Guztien lana bukatutakoan, lehenengo hamaikaren arteko berdinketa suertatu zen, eta hauek bigarren tiraldia egin ondoren irabazlea Joxe Antonio Ezama errezildarra izan zen, Iraitz Oiarbide urnietarra bigarren eta Alejandro Lozanorentzako izan zen hirugarren postua. Santa Krutz elkarteak antolatuta laguntza eman duten komertzioei eskerrak eman nahi dizkie.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!