Sega apustu ezin biziagoa jokatu zuten auzotarrek Goiburuko jaietan. Jendez lepo jarri zen joko zelaia, apustuak aurretik sortua zuen ikusminaren seinale. Gorriek eta urdinek osatutako bi taldeak poliki aritu ziren segan, aurtengo jaietako ekitaldirik ikusgarriena bihurtuz sega apustuak.
Belar saila nork lehenago ebaki eta bildu, horixe zegoen jokoan eta gorriak irten ziren garaile, hamar segunduko aldearekin. Ondorengo auzotarrek osatu zituzten bi taldeak:
Urdinak: Ander Zabala (segalaria), Jon Beloki (eskuarearekin), Eneko Aizpurua (sardearekin) eta Juan Krutz Amantegi (zorroztailea).
Gorriak: Iker Mujika (segalaria), Unai Iraola (eskuarearekin), Andoni Mendizabal (sardearekin) eta Juantxo Lopez Munain (zorroztailea).
Jose Angel Sarasola asteasuarrak bete zituen aurkezle lanak.
Auzotarrak hurrengo urtean errepikatzeko gogoz daude.