Kirol ikastaroen eskaintza Andoaingo eta Urnietako kiroldegietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 3a, 19:27

URNIETA
Ikastaroen hasiera: Irailak 14, astelehena.

Irailaren 11n itxiko da Kirol Instalakuntzetan 2009-10 denboraldiari begira antolatu diren ikastaroetan izen emateko epea. Ordainketa honako kontu korronte zenbakian egin behar da: 2101 0068 79 0010311140. Ordainagiria gainerako dokumentuekin kirol instalakuntzetako harrera gunean aurkeztu beharko dira.
Aukeran daude honako ikastaroak: Aerobic Step, Tono Fussion Class, Mantentzea, Fitness Aholkularitza eta 3. Adinarentzako gimnasia. Kirol urte berria irailaren 14an abiatuko da. Hilaren 13an itxiko dute udakoa, beraz, baita estali gabeko igerilekua ere.

ANDOAIN
Ikastaroen hasiera: Irailak 16, asteazkena (Igeriketa, urriaren 1etik aurrera).

Kirol jardueretan izen emateko epea irailaren 5a bitarte zabalik izango da. Handik egun gutxira, irailaren 10ean, izena eman duten guztien arteko zozketa egingo da.
Allurraldeko erabiltzaileak dagoen eskaintzarekin gustora direla eta, berrikuntzarik ez da izango kirol jardueren eskaintzari dagokionez: igeriketa haur, gazte eta helduentzat, aerobic-a, spining-a, aquagym-a, fitness-a, fit-pump-a, mantenimenduzko gimnasia, yoga, fit-balance-a, funky-a eta master class-a. Ikastaroak astelehenetik larunbatera eskainiko dira.
Spinning-aren kasuan, eskaintza bikoiztu egingo da bizikleten kopurua bikoiztu egin delako.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!