Krisialdi honetan, ez dago soberan lanpostu berriak sortzea eta nabari da, beharra egon badagoela. 71 lagunek izena eman dute Foru Aldundiak eta Gipuzkoako hainbat udalek sustatutako Enplegu Planak eskaintzen dituen lau lanpostuetan. Ingurugiro Teknikari, igeltsero ofizial eta igeltsero langile postuetarako, hurrenez hurren 12, 16 eta 43 lagunek hain zuzen. Lanpostuok sortzeko Aldundiak emandako 36.000 euro jaso ditu Urnietako Udalak eta herriko erakunde nagusiak 45.000 euro inbertitu ditu. Lanpostuek urte erdiko iraupena izango dute. Langileen aukeraketan, lehentasuna izango dute Urnietan erroldatuta daudenek. Hautatutakoen izen abizenak iraila erdialdean jakinaraziko dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!