Irailaren 19an, larunbatarekin, Sanmiel jaietako atariko lehen ekitaldia izango den bertso-bazkari bat egingo da Frontoi tabernan. Urnietako gazte koadrilak elkartzen dituen Poxta Zaharrek antolatuta eguerdiko 13:30ean hasiko da eta bertan izango dira aurkezpen handirik behar ez duten bi bertsolari bizkaitar: Unai Iturriaga eta Xabi Paya. Bazkarirako txartelak 25 euroko prezioa izango dute eta datorren astetik salgai izango dira Frontoi, Xauxar eta Kantoi tabernetan. Kontuan izanik 50 lagunentzako tokia dagoela, txartelak lehenbailehen erostea gomendatzen dute antolakuntzatik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!