Dantza-Soka berreskuratzeko asmoa aurtengo Sanmieletan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 3a, 19:18

Maria Arizmendiren urteurrenaren omenaldi ospakizunetan, Luix Mari Zalduak burututako hitzaldian, Sanmieletan plazaratzen zen Dantza-Sokaz mintzatu zen. Dantza koreografi hau jai egun pasa baten bukaeran ospatzen zen eta aginte eta genero harremanak azpimarratzen zituen.

HERRITARREN PARTE HARTZEA
Hitzaldiaren ondotik Egape Dantza taldeak Urnietan aitzinean dantzatzen zen Dantza-Soka berreskuratzeko asmoa hartu zuen eta lan horretan murgildurik dabil. Baina aspaldiko ohitura hau berreskuratu eta eskaintzeko ezinbestekoa da herritarren parte hartzea.
Beraz, Egape Dantza Taldeak ekitaldi honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen die urnietar dantzazale helduei. Ikasi beharreko dantza pausoak oso errazak dira eta irakasle ezin hobea arduratuko da erakusteaz, Edu Muruamendiaraz.

Entsegu egunak
Dagoeneko zehaztu dituzte: irailak 15, 17, 18, 21, 23 eta 24. Arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara. Ondoren, beharren arabera, agian beste egunen batean.
Emanaldia, San Juan plazan izango da urriaren 4an meza nagusiaren ondoren.
Informazio gehiago jaso eta edo izen eman nahi duenak Sarobera jo edo bertara deitu, 943 00 80 42 (Jaione).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!