Aizkardi mendi elkartea Amasa-Villabonatarren mendizaletasunaren inguruko argazki bilduma osatzen ari da. Azken hirurogei urteotako irudiak bildu nahi dituzte. Amasa-Villabonako mendizaletasunaren inguruko argazkiren bat utzi nahi duenak irailaren 15a arte izango du horretarako aukera. Horretarako, telefono zenbaki honetara deitu behar da: 620554937 (Jabier)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!