Irailak 19, larunbata Fuente Dé-tik abiatu (1078m) eta Liordes-era igoko dira (1860m), Casares (2350m) nahiz Tesorero tontorrak egingo dituztelarik. Handik Horcados Rojos (2343m) mendira jaitsi eta Urriello aterpean (1960m) emango diote amaiera lehen eguneko ibilbideari, bertan lo eginez.
Biharamunean, irailaren 20an, aterpean gosaldu eta gero, Urriello mendia inguratuko dute (Naranjo de Bulnes) hegoaldetik. Bonita tontorretik (2060m), Peña Vieja-ra (2619) igo eta bezperako abiapuntura itzuliko dira.
Irteeraren kostua 70 eurokoa izango da federatu gabeentzat eta 60 eurokoa federatuentzat. Aizkardiko bazkideek 5 euroko beherapena izango dute. Diru horren truke: autobusa, aterpea (pentsio erdira) eta igandean Fuente Dé-ra teleferikoan jaitsiera.
Irteera irailaren 19an, goizeko 05:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren paretik.