Laukote euskaldunak Euskal Herriaren izenean parte hartu zuen. Segalariek ez ezik, aizkolariek, dantzariek eta txistulariek ere osatu zuten Almitza herri kirolen aldeko taldeak antolatu zuen euskal enbajada. Hain zuzen, Gabirondoren alaba Uxue gazteari txapelketan bildu ziren nazioarteko kirolari eta ikusleei aurreskua dantatzea egokitu zitzaion.
Hainbat alditan Euskal Herriko txapeldun atera den arren, aurten lehiaketa horretan parte ez hartzea erabaki du Mariluixa Gabirondok. Sasoi betean egon arren, lehiaketak eragiten duen tentsioak bultzatu dio erabaki hori hartzea.