Urnietako saihesbidea inauguratu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 1a, 14:07

Euria zela eta, Mandazubiko biribilgunearen azpialdean, aterpean burutu da ekitaldi ofizial laburra, Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Urnietako Udaleko zinegotzi gehienak bildu dituena. 14:00etik aurrera ibilgailuentzat zabalduko da.

Ofizialki inauguratu da jada, Mandazubitik Almortzategiraino doan Urnietako sahiesbide berria. Euria zela eta, Mandazubiko biribilgunearen azpialdea, Gipuzkoako Foru Aldundiko zein Urnietako udal ordezkarien topagunean bilakatu da gaur eguerdian. Bertan izan dira Markel Olano (Gipuzkoako Diputatu Nagusia), Eneko Goia (Bide Azpiegituretako Diputatua), Luis M. Apraiz (Errepideetako Zuzendari Nagusia) edota Mikel Izagirre (Urnietako Alkatea. Haiekin batera, Urnietako udaleko zinegotzi gehienak, eta aipatzekoa, bertaratu den hedabide kopurua. Herrialde mailako erakundeek, inaugurazio ekitaldi honekin hasiera eman diote eta ikasturte politikoari. Ekitaldi laburra izan da. Dantzari baten saioak eman dio hasiera eta jarraian, Diputatu Nagusiaren adierazpenek amaiera. Bertaratu direnek, saihesbide berrian osteratxoa egin eta lotune berria ezagutzeko aukera izan dute. Artean, langileak azken ukituak ematen ari dira, arratsaldeko 14:00etan ibilgailuentzat zabalduko den errepide zatiari.  

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!