Urumeako autobidea, Andoain herrian barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 1a, 13:36

Urumeako autobidearen Urnietako saihesbidea aste honetan zabaldu da, eta Andoaingoa eraikitzeko egitasmoa ere aurrera doa. Buruntzako Atorrasagasti eremuan hamabost hilabetez lanean aritu ondoren, 290 metroko luzera izango duen tunela amaitzea lortu zuten pasa den ostiralean. Foru Aldundiko Garraio lansailaren arabera, Andoaingo saihesbidea 2010ean zabalduko da. Aldundiak emandako datuen arabera, Andoain herri barruko trafikoa nabarmen arinduko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!