Euskal kantagintzaren belaunaldi berria, ostiral honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko ira. 1a, 13:35

Euskal kantari berriak zuzenean ikusteko aukera, ostiral honetan Andoaingo Basteron 19:00tik aurrera. Ez da emanaldi soila izango, kontzertuaren grabazioa egiteko aukera baliatuko baita. Euskal Kantuzaleen elkarteko ordezkariek saioaren benetako asmoak agertu dituzte, “2008ko edizioan saridun irten ziren abeslari guztiekin, eta sortutako abesti berriak eskaini zuten kantariekin ere emanaldi berezi bat burutu nahi dugu, alde batetik goi maila erakutsi duten abeslari horiekin emanaldi erakargarri bat eskaintzeko eta, bide batez, beraien lanak modu zuzenean grabatu ahal izateko”.

Garazi Egiguren, Irati odriozola, Kristina eta Leire (argazkian), Lorea Intxaurrandieta, T-klax taldea... euskal kantagintzan bidea egiten ari diren kantari gazteak arituko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!