Amnistiaren aldeko mugimenduaren balorazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 31a, 18:35

Amasa-Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak, Remi Ayestaran herritarraren heriotzaren harira, ondorengo balorazioa kaleratu du:

1.-Remi Ayestaran burkide eta Villabonako alkate ordearen heriotzaren ondoren Ertzantzaren jazarpen neurri gabea dela medio, Villabonako herriak emandako erantzuna eskertu beharrean aurkitzen da Villabonako Amnistiaren aldeko mugimendua. Bide batez Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak esker erabatekoak eman nahi dizkie billabonatar guztiei. Modu batean edo bestean herritarren gehiengoak, Remi Ayestarani gorazarre egin baitio. Herritar ia denak, kolore guztietakoen babesa jaso dute ezker abertzaleak. Esker bereziak eman behar dizkiegu herriko denda, komertzio eta enpresa desberdinei emandako erantzun paregabea tarteko, bai greba egunean baita uztailaren 31n bertan euren taberna eta lokal guztiak itxiz. Espainiako polizia autonomikoari argi esan dio Villabonak ospa egiteko gure herritik.
 
2.-Espainiako polizia autonomikoaren jazarpena ez da amaitu Villabonan, oraindik orain eta uztaileko azken egunean, Remiren heriotzaren erantzukizuna izan bazuten ere, Villabonako kaleetan euren presentzia paisanoz nabarmena da, modu berean abuztuan zehar, dispertsioa salatzen zuten kartelen gainean pintura botatzen jardun dute. Villabonako kaleetan zeuden kartel, denda eta atari, portal askotan pintura botaz kartelak estaltzeko. Zelorekin pegatuta zeuden kartelen gainean ere pintura bota dute, ez da ba errezagoa zeloarekin daudenak kentzea pintura gainetik botatzea baino? Herritar askoren haserrea eragiten jarraitu du Ertzantzak Villabonan.
 
3.-Ertzantzaren lanari gehitu behar diogu, Diario Vascok bere kronikaren bitartez egin duen lana. Abuztuaren 1ean DVk argitara eman zuen kronikan Villabonan hona titularra: VILLABONA PONE PUNTO Y FINAL A SUS FIESTAS (eta jaiak Remiren heriotza eta festak suspendituta amaitu ziren).
Noski, kronikalariari ahaztu egin zaio nonbait nola amaitu ziren eta nork amaitu arazi zituen. Hau da gaur egun egiten den kazetaritza eta gogor salatu behar dugu Villabonako DVren kronikalariak izan duen jarrera negargarria eta aldi berean argigarria.
 
4.-Bakartxo Tejeria Otermin (PNVren zerrendaburua)ri, Remiren heriotzaren aurrean, udal pleno berezia abiatu baina ordubete lehenago komunikabideetara mezu bat igorri zuen Remiren heriotzak ez zuela inolaz ere justifikatzen pleno berezia esanez.  Villabonako alkate ordea Espainiako polizia autonomikoak hiltzen badu ez dago arrazoirik pleno berezia egiteko? Bakartxo hori da zuk egin diozun ekarpena Villabonako herriari? Herri guztiak bere samina eta amorrua agertu duenean zuk komunikabideetara mezu hori bidali  duzu. Aurrekoan mozio etikoekin etorri zinen eta etika hanka azpian sartuta joan behar izan zenuen, oraingoan berriz zure etika norekin eta zeinentzat erreserbatuta dagoen argi utzi duzu. Eta ziur gaude billabonatarrek nekez ahantziko dutela zure aktuazio hau. Villabonako PNVk ez du gaitasunik izan Remiren heriotzaren inguruan ausardiaz hitz egiteko, ez du ausardiarik izan Ares jaunari esateko, uztailaren 31n Villabonan festa eta Villabonaren etorkizuna izorratu zuena Rodolfo Ares izan zela. Hori egin izan balu Gernikako alkateak egin moduan, Villabonan ate handitik sartzeko modua izango zukeen. Baina, Villabonako herriak akorduan izango du Bakartxo Tejeria eta bere udal talde osoaren aktuazio kobardea. Eta Bakartxok badaki Espainiar polizia autonomikoa ez balitz agertu ere egin uztailaren 31n Villabonan gaur gaurkoz gauzak beste modu batekoak izateko aukera zegokeela.
 
5.-Espainiar poliziaren lana borobiltzeko azken egunotan VIVA ESPAÑA lelopean pintaketak agertu dira herrian. Hauek ez al dira iraingarriak? Hauek ez al dituzte borratu behar?
 
 
Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak euskal presoen aldeko sostegu lanarekin aurrera jarraituko du, oztopo eta muga guztien gainetik, haiekiko maitasuna eta elkartasunak ez baitu etenik izango. Villabonan, jazarpen guztien gainetik argi geratu da, estrategia errepresibo antzua dela eta presoen aldeko sostengua areagotu besterik ez dutela egin. Orain arrazoi gehiagoz gainera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!