Urnietako Kirol Instalazioetako arduradunek 2009-2010 ikasturterako antolatu dituzten ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago, irailaren 11era arte. Bost ekintza daude aukeran.
Aerobic Step, Tono Fussion Class, Mantentzea, Fitness Aholkularitza eta 3. Adinarentzako Gimnasia. Datorren kirol denboraldiari begira, Urnietako Kirol Instalazioetan antolatu diren ikastaroak dira horiek. Izen emateko epea zabalik egongo da, datorren irailaren 11era arte. Ordainketak honako kontu korronte zenbakian egin behar dira: 2101 0068 79 0010311140. Hilaren 14an ekingo diote udazkeneko denboraldiari. Beraz, bezperan, irailaren 13a izango da estali gabeko igerilekuaz gozatzeko aurten egongo den azken eguna.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!