"Ricard" eta Begiristainen omeneko txapelketa, irailaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 27a, 14:13

Urtero legez, kirol denboraldi hasieran, omentzea helburu duen futbol txapelketa jokatuko da Urnietako kirol instalazioetako zelaian. Ricardo Fernandez "Ricard" eta Jose Manuel Begiristainen oroimenez herriko, Lasarte-Oriako eta Hernaniko taldeak lehiatuko dira, irailaren 5ean.

Futbolari lotutako bi lagun ezagun omenduko dituzte irailaren 5ean. Bederatzigarrenez, Ricardo Fernandez "Ricard" eta hirugarrenez Jose Manuel Begiristain. Kirol urte berriaren hasiera baliatuta, gazteen mailako txapelketa jokatuko da Urnietako kirol instalazioetako zelai eraberrituan. Urnieta K.E., C.D. Hernani eta Ostadar K.T. taldeetako kideak lehiatuko dira, hurrenez hurren, Urnieta, Hernani, eta Lasarte-Oriako kirolari gazteak hain zuzen. Hona hemen neurketen ordutegia:

10:00 Urnieta K.E.-C.D. Hernani

11:00 C.D. Hernani-Ostadar K.T.

12:00 Urnieta K.E.-Ostadar K.T. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!