Urnietako saihesbidea irailaren lehenengo astean irekiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 12a, 17:58

Uda bero honetan, eta eguraldi ona lagun, autobideko langileak azken orduko lan ugariak amaitzen ari dira. Izan ere, hiru urte luzeko lanen ondoren irailaren lehenengo astean denak egon behar du gertu. Mandazubin Hernaniko saihesbidearekin bat egingo duen tokitik Almortzategiko biribilgunerainokoa izango da oraingoz irekiko den tartea. Urumeko autobidearen zati den hau ireki ondoren 2010. urtean espero da Andoaingo Bazkardoraino alde batetik, eta Martutenetik Donostiako Amara auzoraino bestetik irekitzea. Horrela, Hernaniko zatia bikoiztea bakarrik faltako da Urumeako autobidea bere osotasunean amaitzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!