San Rokera igoerako lasterketan parte hartzeko izen emate epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Buruntzako jaien batzordeak antolatuta abuztuaren 15ean goizeko 10etan egingo da 6.600 metroko lasterketa hau Gaztañaga sagardotegi ingurutik abiatuta. Bertan parte hartzeko izen emate epea dagoeneko irekita dago www.herrikrossa.com helbidean. 8 euro ordaindu behar da. Larunbatean ere goizeko 9:00etatik aurrera irteera gunean izen emateko aukera izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!