Aste nagusian Donostiara joan-etorria egiteko garraio zerbitzu bereziak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 8a, 19:42

Donostiako Aste Nagusi ofiziala gaur arratsaldeko 19:00etan hasiko da kainokadarekin. Urteroko moduan urnietar asko izango dira Donostiara joango direnak egitarau ofizialak edo Piraten Aste nagusikoak erakarrita. Gomendagarria da autoa etxean utzi eta garraio publikoa erabiltzea bertaratzeko. Aste nagusiak irauten duen bitartean ohiko garraioez gain, gauez honako zerbitzu berezia izango da:

Aste Nagusi gaueko garraio bereziak
GARAYAR AUTOBUSAK
URNIETA-HERNANI-AIETE-DONOSTIA
Ordua Donostiatik:
-22:30-02:30 15 minuturo
-02:30-06:30 ordubetero
-02:30-06:30 ordu erdiro (8, 14-15
 egunetan)
Lekua:
-21:30-00:15 San Bartolome kaletik
-00:30-06:30 Okendo kaletik
Ordua Urnietatik
-22:15-02:00 15 minuturo
-02:00-06:00 ordubetero
-02:00-06:00 ordu erdiro (8, 14-15-16 egunetan)
 

RENFE
DONOSTIA-TOLOSA/BRINKOLA
Donostiako estaziotik: 23:30; 00:15; 01:15; 02:50; 03:50; 04:50; 5:45; 6:35.
(Aldiroko trenetako bezeroei GAU JAIA txartela  erabiltzea gomendatu diete 00:00etatik 10:00etara) 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!