Bihar Berrozpek Ama Kandidaren heriotzaren urteurrena ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 8a, 17:22

Bihar igandea Berrozpeko Jesusen Alaben komunitateak beraien sortzaile den Ama Kandidaren heriotzaren urteurrena ospatuko du, bere jaiotetxea izan zen Berrozpe etxeko kaperan eguerdiko 12:00etan egingo den meza batekin. Bertara andoaindar guztiak gonbidatu nahi dituzte. Pasa zen uztailaren hasieran andoaindarrek pozarren hartu zuten laster Ama Kandida kanonizatuko dutela zioen albistea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!