Jarraipen handia izan zuen osteguneko greba egunak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 8a, 16:05

Dendak, bulegoak eta enpresa gehienak itxirik izan ziren ostegunean Remi Ayestaren eriotzak sortutako samina adierazteko. Eguerdiko 12etan Udaletxe aurrean famili artekoak, lagunak eta ezker abertzaleko hainbat alkate eta zinegotzik konzentrazio bat burutu zuten, eta arratsaldeko 20:00etan 800 lagun inguruk osatutako manifestazioa egin zen herrian zehar. Tolosaldeko herrietan ordubeteko lanuztea egiteko deialdiak ere jarraipen handia izan zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!