Plan Orokorrak hasierako dokumentu berria beharko du

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko abu. 5a, 01:09

Pasa zen uztailaren 30ean ospatu zen Udalbatzan jorratu zen gairik nagusiena Plan Orokorrari aurkeztutako 37 alegazioei erantzuna ematea izan zen. Alegazio batzuk bere osotasunean onartuak izan ziren, beste batzuk partzialki eta beste batzuk ez ziren onartu. Ikusirik hasierako dokumentuari aldeketa nabarmenak egin zaizkiola pasa den astean onartutako alegazioekin, eta legeak agintzen duen moduan, berriro hasierako dokumentu berri bat egin beharko da. Hasierako dokumentu berri hori urriaren bukaerarako egina izatea espero da. Bitartean, Udalaren asmoa da irailean zehar onartutako proposamena herritarrei aurkezten joatea gaika astez-aste Lekaion. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!