Aurreko igandean Remi Aiestaranen alde ehunka pertsona bildu ziren Amasa-Villabonako kaleetan zehar. Alkate-ordearen heriotza aztertzeko garaian, ezker abertzaleak, senideek eta lagunek Ertzaintzarekin jaietan izandako ika-mikak pisu handia izan dutela ondorioztatu dute. Gaztearen heriotza salatzeko hitzordu bikoitza deitu dute:
- Hurrengo ostegunean (abuztuak 6) greba orokorra Amasa-Villabonan.
- Orduko lanuztea tolosaldean
Abuztuaren 2ko manifestazioko argazkiak