Gaur arratsaldeko 15:00etan pasa da Urnietako hirugunetik Donostia-Donostia txirrindulari klasikoa. Aurtengoa izan da azkeneko aldia karrera hau Urnietako hirigunetik pasa dela, berehala inauguratuko den Urumeako autobidetik pasako baita aurrerantzean. Gaurko honetan pelotoiaren aurretik hemezortzi laguneko taldetxoa pasa da hiru minutuko aldearekin. Azkenean Donostiako helmugan honakoak izan dira hiru lehenengoak: 1.-Barredo; 2.-Kreuziger; 3.-Delage.