Santioak abian dira ostiralaz geroztik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 27a, 22:31

Uztailaren 24an eman zitzaien hasiera Santio jaiei. Lakunza areto futbol taldeak jaurti zuen txupinazoa eta orduz geroztik, jaia eta parte hartzea nagusi izan dira Villabonan. Dagoeneko egitarauko hamaika ekintza gauzatu da. Gaur, uztailaren 27an, etenaldia egin da krisi egoera dela eta. Bihartik aurrera, berriro ere jaia nagusituko da uztailaren 31 bitarte.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!