EZADI GRAJAL 22–9 JON PAGOLA
SENIORRAK. Hernaniko lau eta erdiko txapelketako estreinako partidan, Pagolak zenbait txapelketatan talde kide izan duen Grajal nagusitu zen. Tarte handiz irabazi ere Pagolari, hain zuzen, belauna minduta izan baitu urnietarrak Abadiñoko trinketan jokatu zuenetik. Sendatu berria izan arren, errodaje gutxirekin ailegatu zen norgehiagokara. Lehiatzeko erritmoa falta zitzaion Pagolari. Gogoan izan, Hernaniko txapelketan buruz buru jokatu zuten bi kirolariak talde bereko kide gisa parte hartu izan dutela, Gipuzkoako Trinketako Txapelketan. Txapeldunorde amaitu zuten eta bigarren mailatik lehenengora igotzea lortu.
PATXI ZAPORRA MEMORIALA
Zarautzeko Frontoi Txikian jokatuko den memorialean parte hartuko dute Jon Pagolak eta Mikel Garmendiak.