Ekainaren 17an hasi ziren Urnietako futbol zelaiaren belar artifiziala aldatzeko lanak. Mondo Iberica enpresa egiten ari den lan honek 566.000 euroko aurrekontua du. Futbol zelaiaren belar aldaketa, Herri Lanetarako Estatu Funtsaren baitan Urnietan burutuko den lanik garestiena da. Dagoeneko lanak oso aurreratuta daude eta uztailean bertan bukatzea espero da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!