Buruntzaldea IKT-ko igerilariak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:43

Buruntzaldea IKT-ko igerilariek Euskadikoan parte hartzen aritu dira. Ekainaren 27an eta 28an ospatu zen Gipuzkoako txapelketetan lortu zuten Euskadiko 4x50 libre erreleboko gutxieneko marka (1:44:96).  Errelebo- taldeko partaideak, argazkian ezkerretik hasita, Oier Mitxelena, Mikel Esnal, Eneko Goenaga eta Asier Lopez de Arregi izan ziren.  Gipuzkoako txapelketan, hirugarren sailkatu ziren.
Euskadiko txapelketetan  ere emaitza bikainak lortu zituzten, igerilariek amaiera bikaina eman diote denboraldia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!