Olatz Odriozola txirrindularia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:43

Espainiako Mountain Bike txapelketak jokoan izan dira aurreko asteburuan, Ciclos Patxiko Olatz Odriozola urnietarrak proba ezberdinetan parte hartu du.

Uztailak. 17-18-19 Bartzelona

Ostiralean Team Relay delakoa jokoan izan zen. Proba horretan selekzio bakoitzak lau kide ditu: neska bat, 23 urte azpiko bestea, junior bat eta elite bat. Partaideetako bakoitzak zirkuitoari itzulia egin behar du, erreleboka. Euskadiko selekzioak hirugarren postua lortu zuen, Andaluziako selekzioa izan zen helmugan lehenengoa eta kataluniarrak bigarrenak. Euskadiko taldekideak hauexek izan ziren: Ismael Esteban (elite), Alvaro Olasoro (sub-23), Iñigo Gomez (junior) eta Olatz Odriozola (neska).
Igande goizean nesken karreran Olatz Odriozola 7.postuan sailkatu zen.
1. Margarita Fullana.
2. Rocio Gamonal.
3. Sandra Santayes.
7. Olatz Odriozola.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!