Auzolanari esker

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:38

Burdina taldeak auzolanari esker ekainean eta uztailean Sorabilla auzunean dauden bi karobi gehiago berreskuratu eta txukundu ditu. Hain zuzen, Bordatxuri eta Erdoizta dira txukundu dituzten bi karobiak. Udan Bizkotx eremuan lan eta lan arituko dira garai bateko Plazaolako trenbidearen ur biltegia berreskuratu nahian. Deialdi irekia egiten dute, nahi duenak parte hartu dezan. Informazio gehiago nahi duenak 699 487 683 telefono zenbakira deitu behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!