Sorgin Gaua abuztuaren 1ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:27

Irunberri Kultur Elkartearen eskutik Sorgin Gaua abuztuaren 1ean ospatuko da. 19:30etan hasita. Irunberri elkartetik kalejiran aterako dira Otita parkeraino. Bertan afaria egin eta oinez igoko dira, urtero lez, Goiburu auzoko jaietara. Bertan parte hartzeko txartelak salgai jarri dituzte eta erosteko azken eguna uztailaren 29a izango da. Oharra igorri dute antolatzaileek, “Ez ahaztu mahoizko galtzak edo gona beltza, alkandora txuria eta txalekoa jartzeaz! Sasi guztien gainetik eta laino guztien azpitik!!”.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!