Komun publikoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:23

Lanak nahiko aurreratuta daude eta laster irekiko da Idiazabal kaleko autobus geltokian, kioskoa zegoen eraikinean, momentuz Urnietako komun publiko bakarra izango dena. Garbiketa bere kabuz egiten duen komun honek 34.000 euroko kostua du. Oraingoz bakarra izango bada ere, erabileraren arabera hurrengo hilabeteetan erabakiko da bestea jarri ala ez.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!