Gaztelekua, bilgune

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:22

Urnietako zenbait gaztetxo Gaztelekuko sukaldean dira, errezeta goxo bat egiteko osagaiak prestatzen. Plazido Muxika plaza ondoko gunea hilabete honetan ere zabalik egon baita, udako aisialdi eskaintza indarrean egon den artean. Denetariko ekintzak antolatu dituzte, 10-12 urte arteko gaztetxoek primeran pasatzeko; kaxak apaindu, giltzatako eta bitxiak diseinatu edota buztinarekin jolastea, edota baita hainbat irteera ere. Pasai San Pedrotik Donostiara oinez joan ziren, beste behin, Santa Klara uhartean egon ziren eta noski, gauden garaian egonik hondartzan ere izan dira.
Uztailaren 23ra arte, astelehenetik ostiralera proposamen entretenigarri eta hezitzaileak bideratu dituzte Gaztelekutik. Gaztelekuak aste honetan itxi du atea, irailean indar berrituta itzultzeko.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!