Haada eta Ubeguia Urnietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 23a, 19:21

Euskal Herrira etorri berri diren beste hainbat gaztetxorekin batera, Haada eta Ubeguia haur sahararrak Urnietako bi sendiren etxean daude jada, Oporrak Bakean programari esker.
Aurreko uztailaren hamalauan harrera egin zieten udal ordezkariek, udalbatza aretoan burutu zen ekitaldian. Zinegotzien ondo pasatzeko desioekin batera, elkartasuna zabaltzeko beharra azpimarratu zuen Mikel Izagirre alkateak.
Eskerrak eman zizkieten senitartekoei egiten ari diren ahaleginagatik. Horrekin batera, opariz betetako bi motxila ere banatu zizkieten haurrei. Irailaren hamaikara arte Sahaako Haada eta Ubeguia Urnietan eta urnietarren artean egongo dira.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!