Asteartean egin zen Urnietako Udala eta Behemendi elkartearen arteko hitzarmenaren sinadura udaletxeko batzar aretoan. Goiburu auzoko bizikidetza sustatzea helburu duen hitzarmenari esker, besteak beste, Ander Beristainen zuzendaritzapean Xoxokako eskola zaharraren berrikuntza lanak burutzen ari dira.
Alkateak adierazi zuen lanak urrirako bukatuta izatea espero dutela eta auzotarrek egindako kirol instalakuntza baten eskaera aurrerago kontuan eduki beharko dela. Obrak baimenik gabe hasi zirela adierazi dutenei ere erantzun zien, esanaz Udalak bere buruari baimenik eskatu beharrik ez duela.
Udalak 90.000 euro eta Behemendik 70.000 euro jartzeko konpromisoa hartu zuten.