Karrikako jaiak, asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 17a, 18:38

Arratsaldeko zazpirak aldera Karrika auzotarrez eta herritarrez betetzen hasiko da. Suzirien hotsarekin asteburu osoko jaiari hasiera emango zaio, ohiko txokolatadarekin eta sardin erreen dastaketarekin hasiko dena. Gauean, berriz, kontzertua eta dantzaldia izango dira ostiralean zein larunbatean. Igande arratsalderako, berriz, perkusioa, play back saioa eta erromeria. Urtero bezala, play back saioa izango da jaietako ekintzarik dibertigarriena.
Karrikako jaiekin hasiera emango zaie auzune ezberdinetako jaiei. Etxeberrieta, Goiburu eta Buruntza auzoetan ere auzotarrak jaiak noiz iritsiko zain dira.

Egitaraua

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!