XIII. Garagardo azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 17a, 11:15

Atzo arratsaldeko 18:00etako suziriek iragarri zuten Irrintzi elkarteak antolatutako XIII. Garagardo azokaren irekiera. Arratsalde sargoriari iluntze bustia etorri bazitzaion ere, jendeak ez zuen azokako lehen bueltatxoa egiteko aukerarik galdu. Garagardo eta ukondo artean, giro ederra nagusitu zen. Olentzo jatetxean zozketatutako bi lagunentzako afaria 604 zenbakiari egokitu zitzaion (gauerdian, egunero egingo da zozketa hori, pittarra erosten dutenen artean banatutako txarteletan oinarrituta). Igandera arte, arratsaldeko 18:00etatik aurrera zabalik izango da Txermingo ikastola azpian kokatutako azoka. Giro ona ziurtatuta dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!