Bi trafiko zaintzaile behar dira Santio jaietarako. Villabonako Udalak egiten du lan deialdia eta baldintzen artean, hiru bete behar dira: Villabonakoa izatea, 18 urte beteta izatea, euskaraz hitz egiten jakitea eta B motako gidabaimena edukitzea. Izena emateko epea uztailaren 21ean amaituko da. Informazio gehiago: Udaletxean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!