SENIORRAK, BALANTZEA
Entrenamenduetan prestatu eta iazko denboraldiko emaitzak hobetu asmoz ekin zioten kirol urteari senior mailako taldeak; Xabier Amantegik, Antton Jauregik, Iñaki Unzaluk, Aritz Zubillagak eta Borja Fernandezek. Datorren denboraldirako hirugarrenetik bigarren mailara igotzea lortu zuten, Idiazabalgoen aurkako finala irabazi ostean. Udaberri Txapelketako larruzko paletan ere finalera aiegatu ziren.
Bestalde, emakumezkoen taldean Arantxa Goenaga, Karmele Urbistondo eta Sare Esnal aritu dira. Goenagak antolatu diren txapelketa guztietan parte hartu du, Esnalek ordezkotza lan ugari egin du eta Urbistondok lehia utzi behar izan du azken hiruhilabetean, lesio bat dela eta.