Pasa zen astean jokatu zen Donosti Cup-en 18. edizioa. Urtero bezala munduko futbol talde ugari bildu ditu nazioarteko futbol txapelketa honek. Mutilei dagokienean, zazpi mailatan banatu ziren taldeak eta neskak lautan. Urnietarrei dagokienez, talde bakarrak (Groupama) parte hartu zuen, mutilen mailako B-16 mailan. Lehenengo fasean honako emaitzak izan zituen:
Groupama 1–2 Ate Asesores AC Paris15 1–4 Groupama Allerru 1–2 Groupama
Emaitza hauen ondoren taldeburu moduan pasa zen final zortzirenak jokatzera, honako emaitzarekin: Baskonia 1–0 Groupama
Zubietan jokatutako partida juxtu-juxtuan galtzearekin batera bukatu zen kadete mailako urnietarrek txapelketa honetan egindako ibilbidea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!