Onartu berri diren urte honetako udal aurrekontuetatik 215.000 euro pasatxo bideratuko dira Gizarte Ongizate alorrera. Azpimarratzekoa da bereziki, gizarte larrialdietarako baliatuko den laguntza. 140.000 euro guztira, azken hilabeteotan ugaritu eta egoera prekarioan bizi diren herritarrei zuzenduak. Beharra ere handitu baita. “Dezente nabarmendu da jende mugimendua”, adierazi du Gizarte Zerbitzuetako teknikari Ixiar Olazabalek. Bereziki bi arrazoik bultzatuta hurbiltzen dira Errekalde kalean dituzten bulegoetara; lanpostua galdu dutelako, edota etxebizitzako alokairua zein mailegu garestiak ordaindu ezinik dabiltzalako. Bizi baldintza, sexu edota adin tarte guztietako herritarrak daude, Gizarte Zerbitzuetara azken aldian jo dutenen artean. Krisialdi ekonomikoak gizartea zer modutan kolpatu duen adierazgarri.
Egun bizi duten egoera kezka-iturri baldin bada, zer esanik ez etorkizuna nola ikusten duten lanik gabe edo gastuei aurrei egin ezinik dauden herritarrek. “Ziurgabetasun handiarekin, ez dakitelako noiz arte luzatuko den egoera hau”, adierazi du Olazabalek. Horregatik, laguntza behar izanez gero, Gizarte Zerbitzuetara hurbiltzeko dei egiten diete herritarrei. “Zalantzarekin ez gelditu, beti etorri eta galdetu”, adierazi du.
UDAL AURREKONTUAK URNIETAKO UDALETXEAN, 2009 URTEA
GOBERNU ORGANOAK
- Eudelentzako ekarpena 1.503 euro
- Udalsarea 21 700 euro
- Guztira 2.203 euro
HIRIGINTZA, OBRAK ETA ZERBITZUAK
- Fatxadak margotzeko laguntzak 1.000 euro
- Elizako ordulariarentzat dirulaguntza 364 euro
- Igogailuak jartzeko laguntzak 12.000 euro
- Urnieta Eraiki, S.A.-rako ekarpena 25.350 euro
- Guztira 38.714 euro
KULTURA, KIROLA ETA GAZTERIA
KULTURA
- Kulturnieta, S.A.rako ekarpena 1.420.625 euro
- Kultur arloko jarduerak 9.000 euro
- Sanmiel festak 27.000 euro
- Herriko ondareari buruzko bekak 6.000 euro
- Gazte festak 7.200 euro
- Hitzarmenak 12.600 euro
- Guztira 1.562.125 euro
- KIROLA
- UKE 45.000 euro
- Hitzarmenak 7.200 euro
- Kirol elkarteei dirulaguntza 2.700 euro
- Guztira 54.900 euro
ESKOLA KIROLA
- Ikastetxeetarako diru laguntzak 18.000 euro
- GAZTERIA
- Gazteri elkarteei dirulaguntzak 6.800 euro
HEZKUNTZA ETA EUSKARA
HEZKUNTZA
- Guraso elkarteetarako laguntzak 4.800 euro
- Jarduera osagarrien laguntzak 6.000 euro
- HHI 1.300 euro
- HHI bidaiak 900 euro
- Guztira 13.000 euro
- EUSKARA
- Euskal prentsa 33.300 euro
- X. Antia literatur lehiaketak (helduen sariak) 1.950 euro
- Ikastolen aldeko jaialdiak 1.228 euro
- Idazpuruen diru laguntzak 300 euro
- Euskaltegiko bekak 12.600 euro
- Euskaltegiko bidaien laguntzak 3.600 euro
- Eusko Ikaskuntza 1.000 euro
- Guztira 53.978 euro
OSASUNA ETA ONGINTZA
GIZARTE ZERBITZUAK
- Gizarte larrialdietarako laguntzak 140.000 euro
- Prebentzioa 3.000 euro
- Diru laguntza: gizarte-ekintzako elkarteak 8.000 euro
- Diru-laguntza: garapen bidean dauden herrialdeak 45.000 euro
- Diru-laguntza: odol-emaileen gastuak 1.600 euro
- Oporrak Bakean 4.500 euro
- Adin Txikiko ezinduei laguntza 3.800 euro
- Dirulaguntza tasak 2.400 euro
- Familientzako diru laguntza 7.000 euro
- Guztira 215.300 euro
- BAKE EPAITEGIA
- Bulegoko gastuetarako diru laguntza 1.000 euro
- ZAHARREN EGOITZA
- Zaharren Egoitza 18.900 euro
- LANDA MUNDUA
- Behemendiko kuota 4.600 euro
- Baserriei dirulaguntza 2.500 euro
- Guztira 7.100 euro