Herri txikia izanagatik, bi jai egitarau

Herri txikia da Larraul, baina festazaleak diren zalantzarik ez dago. Abuztuan zehar bi jai izaten dituzte: Sanestebanak lehenengo, Sanbartolomeak gero.

Gai horren inguruko zergatia galdetzen hasita, kristautasunari eta naturari lotutako erantzun bitxi bezain sinesgarria eman du Antselmo Larrartek, “herriko patroia San Esteban da. Hantxe dago bere irudia elizako erretaularen erdi-erdian. Gorago eta txikiago ageri da San Bartolome”. Larraulgo patroia gogoan, Antselmoren aburuz, Sanestebanak dira herriko jai nagusiak; Sanbartolomeak, berriz, bigarren mailakoak. Beti ez dira ordea horrela izan, Antselmok berak ezagutu zituen Sanbartolometan jai nagusiak edo handiagoak izaten ziren garaiak. “Entzun izan dudanez, gari berria ez omen zen Sanestebanetarako ondo heltzen eta etxeetan gari berriarekin eginiko ogia izateagatik, herriko jaiak Sanbartolometan egiten hasi ziren. Izan ere, gariaren asuntoa dela eta, hogeita bi eguneko aldea alde handia baita: Sanestebanetarako ogi berria prestatzeko oso larri ibiltzen baziren, Sanbartolometarako ez zuten arazorik izaten.  Beraz, jai nagusiak Sanbartolometan egin eta, Sanestebanetan, elizako festa izaten zen, gonbidatu ugari etortzen zelarik”. Duela urte gutxi festaren bat kendu edo ez kendu zalantzan ibili zirela aipatu du Larrunbide-Etxeberrikoak, “baina biak erabat kendu gabe mantentzea erabaki zuten azkenean”. Hementxe, bada, aurtengo jaietarako prestatutako jai egitarauak. Larrauldar eta Larraulera gerturatuko zareten guztioi, ondo pasa jaietan!

SAN ESTEBAN JAIAK
Uztailak 31, ostirala

(Haurren eguna)
11:00    Puzgarriak frontoian.
14:00    Haurren bazkaria Katillutxulo elkartean.
16:00    Puzgarriak.
19:00    Txupinazoa eta Pello Joxepe-ren jaitsiera. Buruhandi eta Gurdi Soinu herriko txarangarekin.
20:00    Toka.
21:00    Zikiro afaria Urbeltz plazan.
23:00    Dantzaldia Gabezin taldearekin.

Abuztuak 1, larunbata
11:00    Plater tiraketa herritarrentzat.
16:00    Mus txapelketa Katillutxulon.
19:00    Antzerkia.
21:00    Herri afaria Ostatuan.
23:00    Dantzaldia Kupela taldearekin.

Abuztuak 2, igandea
11:00    Esku pilota txapelketa.
12:30    Pintxo txapelketa. Osagai guztiak norbere kontu.
13:00    Sagardo dastaketa (Aburuza, Zabala, Gaztañaga, Sarasola).
18:30    Bertso saioa: Amets Arzalluz, Xabi Paya, Uxue Alberdi eta Iker Zubeldia. Gaijartzen, herriko bertso taldea.
20:30    Eneritz eta Edurne trikitilariak, arratsaldez eta gauez.

Abuztuak 3, astelehena
11:00    Meza nagusia.
11:30    Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.
13:00    Haur jolasak eta buruhandiak.
18:00    Herritarren arteko herri kirolak.
20:00    Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak arratsaldez eta gauez.


SAN BARTOLOME JAIAK
Abuztuak 23, igandea

16:00    Pala txapelketa.

Abuztuak 24, astelehena
11:00    Meza nagusia.
11:30    Txirrindulari igoera.
12:00    Hamaiketako herrikoia Katillutxulo elkartean.
13:00    Ahari jokoa.
18:00    Idi probak.
20:00    Erromeria Solano eskolako kideen eskutik.
22:30    Dantzaldia Urarte taldearekin.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!