Neska txirrindularien V. Sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 14a, 16:36

Uztailaren 26an, Neska txirrindularien Zizurkil–Villabona V. Sari nagusia jokatuko da, Gipuzkoako txapelketaren baitan. Villabonako Irrintzi eta Zizurkilgo Urkamendi elkarteak ari dira antolaketa lanetan, Asteasuko Aitzondo elkartearen laguntzarekin.

Goizeko 10:00etan, Zizurkilgo plazatik emango zaio hasiera lasterketari eta Villabonan izango da helmuga, Malkar plazan, 13:00ak aldera. Maila ezberdineko txirrindulariak ibiliko dira lehian. Kadeteek 36,4 kilometroko ibilbidea egingo dute, junior mailakoek 60,1 kilometrokoa eta elite mailako txirrindulariena izango da biderik luzeena: 85,1 kilometrokoa, hain zuzen ere. Kadete mailako txirrindulariak aterako dira lehenik eta junior nahiz elite mailakoak gehituko zaizkie gero. Eskualdea ia osotasunean zeharkatuko dute behin baino gehiagotan. Zizurkil, Asteasu, Aduna, Villabona eta Andoainez gain, Alkiza edo Urnietara ere joko dute.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, trafikoa bideratzeko ibilbideko bidegurutzeetan egoteko prest legokeen jendea behar dute. Lagundu nahi duenak 647 006 993 telefono zenbakira deitu behar du (Gari).

Gaztetxoei zuzendutako lasterketa
Bestalde, urtero bezala, gaztetxoenei zuzendutako txirrindulari lasterketa ere antolatu du Irrintzi elkarteak jaien azken egunean. Eroski parean izango dira irteera nahiz helmuga eta 4 urtetik 14 urtera bitarteko haur nahiz gaztetxoei zuzenduko zaie froga. Parte hartu ahal izateko izen-ematea lasterketaren aurretik egingo da.

Argazkilaria: Aurelio Vicente

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!