Santiago egoitzaren inguruko azalpenak Udaletik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 14a, 14:59

Amasa-Villabonako ezker abertzaleak prentsa deialdia egin du, azken hilabeteotan Santiago Zahar egoitzaren inguruan gertatu eta esan direnen inguruko azalpenak eman eta gogoeta egiteko. Ostiralean, bestalde, ELA sindikatuak deitutako manifestazioa jendetsua egin zen Amasa-Villabonako kaleetan barrena.

Maixabel Arrieta alkatea eta Josune Arretxe, Ongizatea eta Emakumea Batzordeko Lehendakaria agertu dira prentsaurrean, ezker abertzaleko hianbat ordezkari eta Santiago egoitzan senideak dituzten herritarrekin batera. Udalak eta Santiago egoitzako langileen ordezkariek hiru bilera egin dituzte azken asteotan eta giroa gaiztotzen joan da pixkanaka. Josune Arretxe zinegotziak hartu du hitza, Santiago egoitzaren inguruan Udalak egin duen gogoetaren berri eta azalpen ezberdinak emateko: “Amasa-Villabonako ezker abertzaleak garbi esan die, eta garbi esaten jarraituko du, ez duela Santiago Zahar egoitzako langileen soldataren ekiparazioa egingo. Arrazoi ezberdinak egonik ere, bada bat nagusia dena; ez dela Udalaren konpetentzia”.

Diputazioaren eskuduntza
“Gipuzkoa mailan, Hitzarmen kolektiboa geldirik dago. ELA mahaitik altxa zen, antza ez Diputazioarekin, ez Patronalarekin, zer eginik ez duelako ikusten. Honenbestez, borroka herriz herri hastea erabakia dauka. Ezker abertzaleak ez du ukatuko ELA sindikatua eta Santiago Zahar egoitzako langileen eskakizunen zilegitasuna, baina Udalean jarri dute euren jomuga eta argi izan behar dute Diputazioarena dela zeregin honetan jo behar duten atea. Borroka orotan, jomuga garbi izatea bere lehen baldintza izaten da. Kasu honetan, errezenera eta ezinezkora jo dute”, azpimarratu du Josunek.


Giro gaiztotua sortzen joan da azken asteotan Santiago Egoitzako aferaren inguruan: “ELA sindikatuak helburu sindikalez haratago helburu politikoak dituen estrategia oso bat garatu du Villabonan, sindikatu honen gidaritzapean garatzen ari den ezker abertzalearen aurkako ekinbideak hori adierazten digu. Bestela ez dira ulertzen inolaz ere kutsu sindikalik ez eta kutsu politiko garbia duten irain eta gezurrak, Maixabelen aurka lehenik eta ezker abertzale osoaren aurka ondoren”.


Santiago egoitzako egoiliarrak ere gogoan izan dituzte Udal orezkariek: “Amasa-Villabonako ezker abertzaleak dei zabala egiten die ELA sindikatua eta langileei euren jarreraren inguruan gogoeta egin dezaten. Gogoeta garaiz egitea da egokiena, honelako borrokek, zentzugabekeria direnenan euren indarra galtzen baitute. Eskaera bat ere egiten diegu, egoiliarrak eta bere oinarrizko eskubideak errespeta ditzaten”.


Prentsaurrekoa amaitzeko, azken asteotako mehatxu salaketen inguruan aritu da Josune: “Ezker abertzaleko kideek mehatxu egin omen diegu. Gaur eta hemen Santiago Zahar egoitzako langileei eskatzen diegu esan dezateal, zeinek eta noiz zer nolako mehatxuak egin dizkieten

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!