Lau atxilotu Zizurkilgo enpresa batean lapurreta egiteagatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 13a, 14:55

Hemeretzi eta berrogeita hamaika urte arteko lau gizonezko atxilotu ditu Ertzaintzak, Zizurkilgo enpresa batean txatarra lapurtzea egotzita. Atzo iluntzeko 21:15etan, bizilagun batek Ertzantzara deitu zuen, zenbait pertsona lapurreta egiten ikusi zituela esanez. Ertzainak gerturatu zirenean, lau gizonezko topatu zituen Zizurkilgo enpresa baten atarian, lapurtutako txatarra furgoneta batean sartzen. Atxilotu egin zituzten lau gizonezkoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!