Ohiko osoko bilkura uztailaren 15ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2009ko uzt. 13a, 11:25

Datorren asteazkenean, uztailak 15, ohiko osoko bilkura izango da udaletxeko batzar aretoan, 20:00etan hasita. Ondorengo gai hauek aztertuko dira, besteak beste:

1.- Aurreko bilkurari dagokion akta onartzea (apirilaren 22koa).

2.- Mozioa "Biziarteko zigorrik ez! Heriotza zigorrik ez! Euskal Presoak Euskal Herrira", Maialen Abaigarrek aurkeztua.

3.- 2008. ekitaldiari dagokion Kontu Orokorra behin betiko onartzeko proposamena.

4.- 2008ko abenduaren 31ri dagokion  Ondasunen eta Eskubideen Inbentarioaren zuzenketa onartzeko proposamena.

5.- Udalaren berezko aurrekontuko kreditu aldakuntzari espedientea (4 zenbakia duena) onartzeko proposamena. Deuseztapen bajak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!